Neska-mutilentzako sormenezko dantza tailerra

On April 12, 2017

Sormenezko dantza_600Maiatzaren 7an, igandea, Miriam Ruizek, dantza irakaslea, neska-mutilentzako sormenezko dantza tailerra eskainiko du 17:00etatik 19:00etara. Izena emateko kuota 23 eurokoa izango da, 18 apirilaren 30a baino lehen izena ematen dutenentzat. Izena eman 650 535 516 telefonoan edo Satya Yoga Eskolan, Karmen, 3 Laudio.

AURKEZPENA

Sormenezko dantza aurreko esperientziarik izatea eskatzen ez duen eta aurrez ezarritako araurik ez duen  gorputz mugimendu libre eta dantza modu bat da. Norbanako bakoitzaren erritmoa errespetatuz, mugimendua norberarengan eta ingurukoengan ikertu eta hausnartzeko gida eskaintzen du. Gorputza eta zentzumen guztiak tartean sartzen dituzten jolas eta ekintzak baliatzen ditu sormena, lan taldea eta norberarenganako konfiantza sustatzeko asmoarekin.

Comments are closed.