Hitzaldi-tailerra: Zure etxearen osasuna, iguruaz jabetzen

On April 12, 2017

Charla taller geopatologias_600Maiatzaren 13an, larunbata, Susana Corbellak, “Zure etxearen osasuna, inguraz jabetzen” hitzaldi-tailerra eskainiko du 16:30ean Satya Yoga Eskolan. Izena emateko kuota 30 eurokoa izango da, 25 maiatzaren 8a baino lehen izena emanez gero.

AURKEZPENA

Tailerrak radiestesia eta tokien, etxeen eta berton bizi diren pertsonen  “entzute” arretatsua aztertzen ditu. Ikerketa mota honek gure habitaten osasun egoerari buruzko oso informazio baliagarrira hurbiltzen gaitu.

Ikastaro honetan informazio hori jasotzeko modu bat ikasi ahal izango dugu neurri batean  ala eskatzen duten espazioak eraldatu ahal izateko. Etxe eta inguru osasuntsuetan bizitzea funtsezkoa da osasun ona izateko.

NORENTZAT DA?

Bere etxearen eta bertoko pertsonen osasuna nola hobetu jakin nahi duten pertsonentzat.

Loa hartzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, haurrak barne.

Neke fisiko edota mentala nabaritzen duten pertsonentzat.

Etxez aldatu edo etxean aldaketak egiteko asmoa duten pertsonentzat.

Gaixotasun larri edo ez horren larriak dituzten pertsonentzat.

 

Comments are closed.