Chi Kung eta Shiatsu automasaia tailerra

On October 28, 2017

Chi kung kartela600px Azaroaren 11n, larunbata, Gaizak Odriozolak Chi Kung praktika eta Siatsu automasaia teknikak uztartuko dituen tailerra eskainiko du 10:00etatik 14:00etara.

Matrikula 45€koa izango da, 40€ azaroaren 5a bitartean egiten dutenentzat. Eskolako ikaslea bazara, 5€ko deskontua izango duzu ekintza honetan.

Izena eman eskolan, Karmen kalea, 3, edo 650 53 55 16 telefonoan.

Chi Kung

Chi Kung edo Qi Gong mugimendu fisiko arinak, arnasketa ariketak eta kontzentrazio mentala uztartzen dituen gorputz praktika da. Duela 4.000 urte baino gehiago sortu zuten Txinan organismoa maila fisiko, mentala eta espiritualean indartzeko helburuarekin.

Shiatsu

Tokujiro Namikoshik 1925 urtean Japonian sortutakoa, Shiatsu eskuekin egiten den terapia da, hatzekin eta esku osoarekin egindako presioak organismoaren bizi-funtzioak normaltzen ditu eta nerbio, zikulazio, linfa eta endokrino sistematan ondorio onuragarriak eragiten ditu.

 

Comments are closed.