Gazteentzako tailer irekia

On November 1, 2017

gazteentzako ikastaroaAzaroaren 22 eta 29an, asteazkenak,  13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako doako ikastaroa eskainiko dugu 16:00etatik 17:00etara.

Itziar Etxebarriak, yoga irakasle eta aisialdiko monitoreak gidatutako bi saioetan aisialdia lagun artean era ezberdin batean disfrutatzen eta aldi berean azterketa garaian edo gatazka pertsonaletan erlaxatzen eta estresa askatzen ikasten saiatuko gara.

Izena eman eskolan, Laudioko Karmen kaleko 3.ean edo 650 535 516 telefonoan.

Comments are closed.