Gong soinu-bainua

On November 25, 2017

gong vozAbenduaren 2an, larunbata, Gong soinu-bainua eskainiko dugu 19:00etatik 19:45era Ander Anandalanen eskutik.

Toki kopuru mutua izango dugu eta 10 euroko ekarpena egin beharko da parte hartzeko. Izena eman eskolan, karmen kalea 3n edo 650 53 55 16 telefonoan.

GONG SOINUA

baño GongGong Asiako hego-ekialdeko antzinako musika tresna garrantzitsuenetakoa da. Zibilizazio ezberdinek mendeetan zehar beraien zeremoniatan zein era terapeutikoan edo musika tresna bezala erabili dute.

Funtsezko soinu bat sortzen du, zeinarengandik harmoniko eta sobretonu unibertso bat eratortzen baita, entzulearen zentzumenak eta burua infinituraino zabaltzeko gaitasuna dutenak. Bere bibrazio sakon eta luzeak gorputzean sartzen dira eta bere frekuentzia leunek unibertsoaren erritmo biologikoarekin harmonizatzen dute. Gong baten soinuaren botereari eutsi diezaiokeen bururik ez dagoela esaten da, kontzientziaren zabalkuntzarako erreminta ahaltsua da.

Comments are closed.