Arimarako ipuin bat

On February 28, 2018

Dino y la montaña_600pxMartxoaren 16an, ostirala, Cristina Álvares, Gautami, izango dugu gurekin “Arimarako ipuin bat” esperientzia eskaintzen. Ekintza 20:00 etatik 21:15era garatuko da eta pertsona helduentzat eta 10 urtetik gorako neska-mutilentzat egokia da. Barne ditu arnasketa praktika bat eta erlaxazio labur bat. Ekarpena, aurreratuz gero, 8€koa izango da; 10€ martxoaren 12 aurrera.

Arimarako ipuin bat

Zure buruarekin eroso egoteko espazio honetan, arnasten abiatuko zara inguratzen zaituen guztiari jaramonik egin gabe. Orduan zurekin eta gu guztiokin zerikusia duen ipuin bat kontatuko dizute. Kontakizuna amaitutakoan, zain duzu erlaxazio majiko bat.

Dino eta mendi miresgarria

“Ba zen behin Dino Atzapar izeneko ume bat, eskuak beti izerditan zituen eta goma-eva tximurtzen zuen. Bazen behin ere mendi miresgarri baten barruan burutu beharreko misio sekretu bat, eta Atzapar Trebe bihurtuko zuela agintzen zuen merkatari beldurti bat. Ondoren, PVC-z egindako bide batetik bote egiten zebilen jeinu bat, burmuinera eta bihotzera konektatutako tablet bat, 24 perla, bera itxaroten baduzu zu jarraitzeari utziko dion neska bat, eta Presentzia tonak. Jakina! Dino transformatuko da! Zeinek ez luke egingo ba?”

 

Comments are closed.