CHAKRAK DANTZATZEN

On March 6, 2018

Chakrak dantzatzen_300px

Martxoaren 25ean, igandea, Miriam eta Eli Ruiz Maestre Chakren garbiketa eta armonizaziorako tailerra Yoga teknikak eta Dantzaren orientala eta espresiboaren bitartez eskainiko dute. Hitzordua 10:30etik 13:30era izango da. Matrikula 30€koa da, 25€ martxoaren 22a baino lehen izena emanez gero.

AURKEZPENA

Pentsamendu eta emozioek askotan,  gure gune energetiko edo Chakretan ekoizten, bilakatzen eta banatzen den bizi-energiaren fluxua blokeatu dezakete. Gure bizi-energiaren fluxu zuzena ezinbesteko da bizitzan osasunez, bakeaz edo alaitasunez garatzeko eta, era berean, gu garen indar eta gaitasun bukaezinarekin konektatzeko.

Yoga teknikak eta Dantza espresibo eta orientalaren proposamen konkretu eta errezen bitartez chakren garbiketa, armonizazioa eta oreka landuko dugun tailerretara gonbidatzen zaituztegu, gure bizi energía askatasunez zabaldu dadin.

1. SAIOA: Izakeraren Chakrak Dantzatzen

Izakeraren alderdi ezberdinen (gorputz fisikoa, emozioak eta adimena) armonizazioa beheko hiru Chakren garbiketa eta orekaketaren bitartez.

Arnasketa kontzientea, asanak, mantrak edo meditazioa bezalako Yoga teknikak eta Dantza orientala eta espresiboaren proposamen espezifikoak direla medio gure beheko gune energetikoak, Muladhara chakra (oinarriko chakra), Svadhistana chakra (chakra sakrala) eta Manipura chakra (eguzkiaren chakra)  arauztu eta orekatuko ditugu ugaritasuna, goxamena, bizi-poza eta barne-inadarrarekin konektatzeko.

 

 

Comments are closed.