CHAKRAK DANTZATZEN: 2. SAIOA

On April 24, 2018

Chakrak dantzatzen 2018-05-06_600pxMaiatzaren 25ean, igandea, Miriam eta Eli Ruiz Maestre Chakren garbiketa eta armonizaziorako tailerraren 2. saioa eskainiko dute. Berton  Yoga teknikak eta Dantza orientala uztartuko dituzte. Hitzordua 10:30etik 13:30era izango da. Matrikula 30€koa da, 25€ martxoaren 22a baino lehen izena emanez gero.

AURKEZPENA

Pentsamendu eta emozioek askotan,  gure gune energetiko edo Chakretan ekoizten, bilakatzen eta banatzen den bizi-energiaren fluxua blokeatu dezakete. Gure bizi-energiaren fluxu zuzena ezinbesteko da bizitzan osasunez, bakeaz edo alaitasunez garatzeko eta, era berean, gu garen indar eta gaitasun bukaezinarekin konektatzeko.

Yoga teknikak eta Dantza espresibo eta orientalaren proposamen konkretu eta errezen bitartez chakren garbiketa, armonizazioa eta oreka landuko dugun tailerretara gonbidatzen zaituztegu, gure bizi energía askatasunez zabaldu dadin.

2. SAIOA: Izakeraren Chakrak Dantzatzen

Gure NI nagusiko  armonizazioa goiko hiru Chakren garbiketa eta orekaketaren bitartez.

Arnasketa kontzientea, asanak, mantrak edo meditazioa bezalako Yoga teknikak eta Dantza orientala eta espresiboaren proposamen espezifikoak direla medio gure beheko gune energetikoak, Anahata chakra (bihotzeko chakra), Vishuda chakra (estarriaren chakra) eta Agna chakra (begitarteko chakra)  arauztu eta orekatuko ditugu komunikazio konzientea, maitasuna, gaitasunak eta norberaren benetazko izakera esentzialarekin konektatzeko.

Comments are closed.