PENTSAERA POSITIBORAKO TAILERRA

On September 11, 2018

Pentsaera positiborako tailerra_600pxHilean behin pentsaera positiborako tailerra eskaintzen dugu Satya Yoga Eskolan, norbere buruaren eta nortasunaren funtzionamendua ezagutu eta eraldatzeko teknikak era praktikoan lantzeko aukera eskaintzen dugu berton.

Tailerra igandeetan antolatzen dugu 10:00etatik 13:00etara, matrikula tailer bakoitzerako irekitzen da, horrela saio bakar batera joateko aukera eskainiz. Izena eman 650 535 516 telefonoan edo Satya Yoga Eskolan, Karmen, 3 Laudio. Tailerraren prezioa: 25€, aurrematrikula eginez gero, baldintzak galdetu, 20€.

Hurrengo datak:

Azaroaren 18a, igandea, 10:00 – 13:00

GAIA: Nola aldatu gure pentsamendu ezezkor eta errepikakorrak pentsamendu baikor eta orekatuengatik: Gauzak ikusteko dugun modua aldatzen badugu, gauzen itxura aldatuko da. Ez da zer ikusten duzun, zelan ikusten duzun baizik, hau da, zerk baldintzatzen eta mugatzen zaituen. Zabaldu burua!

Abenduaren 9a, igandea, 10:00 – 13:00

GAIA: Zelan laguntzen gaituzten meditazioak eta isiltasunak gure burua era positiboan enfokatzen.

Urtarrilaren 13a, igandea, 10:00 – 13:00

GAIA: Zu zeu izan: estereotiporik gabe, baldintzarik gabe, inoren iritzi inposatutik at.

 

 

 

 

Comments are closed.