MADHU ROMANEKIN IKASTAROA

On September 11, 2018

weberako irudiaTANTRA: MAITATZEN IKASTEKO ARTEA

Urriaren 26, 27 eta 28an erretiro intentsiboa burutuko dugu Madhu Romanekin, terapeuta, idazlea, hizlaria eta yoga irakaslea, Los Arcos de Quejana hotelean, Araba.

Informazioa eta erreserbak 650 53 55 16 telefonoan eta Satya Yoga Eskolan, Karmen 3, Laudio.

Lehengo zure buruaz maitemindu zaitez… eta gero nahi duzunaz

Bizitza oso laburra da behar bezala ez bizitzeko eta dastatzeko, zure burua zintzoki era sakonean maitatzen ez duzun bitartean ezin izango duzu bizitza disfrutatu, ez eta beste inor ere maitatu.

Nor garen dakigula uste dugu, baina egia esan askotan ez dugu gure burua ezagutzen, norberaz ohartzea erronka handia da, eta ezinbesteko giltza gerora beste inor maitatzeko. Erlazioak gure buruaz ezagutu nahi ez ditugun irudiak erakusten dizkiguten ispiluak dira. Norbaitek zu maitatzea bilatu aurretik, zutaz maitemindu dadila desiratu aurretik, lehenengo zure burua maitatu behar duzu.

Lehenengo zure burua maitatzen ikastea ezinbestekoa da, gero ingurukoak maita ditzazun, alderantziz ez da bideragarria, konturatuko zinen ezta? Zure burua geroz eta gehiago maitatuz gero, hare beldur gutxiago izango duzu maitatzeko eta maitasunarekin bat egiteko. Orduan BIZITZAREN indarra aurkituko duzu, eta libre sentituko zara, errespetuan, askatasunean eta gozamenean oinarritutako erlazioak sortzeko behar beste libre.

Maitatu zure burua! Orain…

Informazio gehiagorako kontsulta ezazu argitaratu dugun eskuorria:  Folleto Madhu

Comments are closed.