Madhu Romanekin ikastaroa: “Gizon esentzia & emakume esentzia,ezberdin bezain berdinak”
Urtarrilaren 25, 26 eta 27an, erretiro trinkoa Madhu Román-ekin, coach, terapeuta, idazle, hizlari eta yoga irakaslea, Kexaako Arcos de Quejana hotelean.
Informazioa eta erreserbak 650 535 516 telefonoan edo Satya Yoga Eskolan, Karmen, 3 behea.
AURKEZPENA
Gure buruarekin eta inguruekin darabiltzagun antzinako harreman-eskemak ez dira baliagarriak oraingo unean.
Gure bizitzan gauza garrantzitsu askorekin arduratu behar gara eta lehenbizikoa emakume edo gizon itxura horren azpian benetan nor garen jabetzea da: indartsua/arduratsua, nekaezina, profesional ona, bikote, guraso, laguna, maitale …
Batzuetan nekatuta sentitzen gara eta ilusioak kale egiten digu, galduta bezala, beste batzuren helburuak betetzen. Gure benetako zorionaren ardura hartzeko kapazak garenean, gure bizitza bizitzeko libreak gara. Ikastaro hau beraien bizitzan aldaketa eragin eta beraien esentziarekin konektatzea nahi duten gizon eta emakumeentzako iniziazio-bidaia da.