FELDENKRAIS METODOARI BURUZKO TAILER TRINKOAK

On January 20, 2019

zoruaOtsailaren 15, 16 eta 17an, Fernando Ariel Izaguirre Satya Yoga Eskolan izango dugu Feldenkrais metodoari buruzko tailer trinko bi eskaintzen.

Nori zuzendua: Osasungintzako profesionalak, hezkuntzakoak, kirolariak, bestelako disziplinatako irakasleak Yoga, Pilates, eta norberaren garapen pertsonal edo profesionalean interesa duen edonor.

Zorutik zutunik egoteko altxatu eta alderantziz

Otsailaren 15 eta 16an, ostiral eta larunbat arratsaldez, 17:00etatik 20:30era.

Tailerraren helburua: Zorutik altxatu eta zutik jartzea era erraz eta airoso batean bizi eta sentituko dugu.

Tailerraren egitaraua: Zutik edo etxanda egotea funtzio berdinaren mutur biak baino ez dira; tailer honetan funtzio hori garatzeko aukera anitzez jabetuko gara. Ikasleek mugimenduaren erabilgarritasuna, malgutasun handiagoa, arintasuna eta esfortsu txikiagoa egitearen onura jasoko dute.

Prezioa: 40€, 35€ otsailaren 13 bitartean izena ematen dutenentzat. Izena eman Satya Yoga Eskolan, edo 650 535 516 telefonoan.

bizkarraBizkarrezurra, lepoa eta bizkarra libre

Otsailaren 17a, igandea, 16:00etatik 19:30era.

Tailerraren helburua: Bizkarrezurra, lepoa eta bizkarra tentsio eta kontrakturatatik askatzeko mugimendu ereduak barneratzea.

Tailerraren egitaraua: Moises Feldenkrais-ek diseinatutako mugimendu sortak baliatuta, ikasleak bizkarrezurra, lepoa, bizkarra eta gorputz osoa modu eraginkorrago batez erabiltzeko eraz ohartuko da.

Prezioa: 40€, 35€ otsailaren 13 bitartean izena ematen dutenentzat. Izena eman Satya Yoga Eskolan, edo 650 535 516 telefonoan.

Fernando Ariel Izaguirre

Fernando Ariel Izaguirre Feldenkrais metodoko irakaslea da, International Feldenkrais Federation-en akreditazioarekin, Kinesiologia eta Fisioterapian lizentziatua eta birgaitze neurologikoan trebatua.

Comments are closed.