MINDFULNESS SAIOA

On March 5, 2019

Mindfulness berrituta 20190331Martxoaren 31n, igandea, Nerea Tellaetxek minfulness saioa eskainiko du Satya Yoga Eskolan 9:30etik 14:00etara.

Aurkezpena

Zatoz gurekin eta erlaxatu zaitez zure bihotzarekin konektatzeko bidai honetan. Hel iezaiozu zure emozioak erabateko presentziaz sentitu eta esperimentatzeko aukerari, beraiek antzematen, onartzen eta era osasungarrian kudeatzen ikas ezazu, bizi ezazu intentsitatez oraingo unea.

Horretarako gorputz-lana, zentzumenak, meditazioa, jokoa, kontaktua eta beste hainbat tresna baliatuko ditugu.

Zure buruari baimena ematen badiozu, buru-belarri ekiten badiozu, bihotza irekiago eramango duzu eta zure bizitzeko gogoa areagotuko da.

Beharko duzu: Tamaina ertaineko eskuko ispilu bat, oharrak hartzeko koaderno eta boligrafoa.

Jakina, zure buruari buruz ikasteko eta zure buruaz gozatzeko gogoa ekarri! Zurekin partekatzea plazerra izango da.

Prezioa: 45€;  martxoaren 19a baino lehenago izena emanez gero, 40€.

Tokia erreserbatzeko 20€ sartu beharko dituzu emango dizugun kontuan.

Comments are closed.