BASO BAINU SAIOA

On March 26, 2019

Baso bainua 2 600pxApirilaren 14an, igandea, Baso Bainua eskainiko dugu 10:00etatik 13:00etara Urduñako tren geltokitik abiatuta.

Baso Bainua, japoniar kulturan Shinrin Yoku izenaz deitutakoa, naturarekin konektatzen gaituen meditazio praktika da, eta konexio hori baliatuta gure ahalmenarekin ere, ahalmen sendatzaile aparta eraginez.

Baso Bainuaren praktika kontzienteak ondorio onuragarri itzelak ditu osasun fisiko, emozional eta mentalarengan, nerbio-sistema parasinpatikoarengan eragiten dituen ondorioei esker inmunitate-sistema indartzen  du eta kortisol mailak, estresarekin zuzenki lotutako hormona, jaisten ditu.

Partaide bakoitzeko ekarpena, 15 euro. Izena eman 650 535 516 telefonoan edo Satya Yoga Eskolan, Karmen kalea, 3 Laudio.

Comments are closed.