“Dirua, oparotasuna eta harremanak” ikastaroa

On April 15, 2019

ProsperidadEskolatan txikitatik jaso beharko genukeen ikastaroa da, baina ez denez horrela gertatzen, zorionez oraindik ikasteko garaiz gabiltza.

Maiatzaren 17, 18 eta 19an burutuko dugu Karrantzako (Bikaia) bainuetxe batean, inguru natural paregabe batean.

Madhu Román Maisu eta terapeutak emango du, zeinari Valentziatik etortzea biziki eskertu behar bait diogu. Madhu Románek 20 urte baino gehiago daramatza pertsonak askatzen eta aurrera egiten, bere ikastaro, liburu, hitzaldi, blog, youtube kanala eta gainerakoen bidez.

 

Ikastaroan, besteak beste, ondorengo gaiak landuko ditugu:

-Zure pentsamendu eredu errepikakorretaz,  konturatu gabe mantentzen dituzun sinesmen ezezkor horietaz, ohartu, eta era positiboan eraldatu.

-Diruarekiko eta oparotasunarekiko duzun harremana hobetu.

-Zure bizitzako arloak eta bakoitzaren oparotasuna berrikusi.

-Gure bizitzako lana edo bizitza misioa.

-Gure denbora optimizatu; lana, ikasketak, aisia, harremanak eta beste arlo batzuk.

-Borroka eta estres eredua askatu. Erlaxatzen ikasi.

 

Testigantzak

Itziar-Bizkaia

Nire eredu mugatzaileak berrabiarazi nituen. Lan asko egiten banuen ere, nire buruari ugaritasuna eskuratzeko merezimendua aitortzen ez niola ohartu nintzen, eta horregatik hain zuzen diruak ihes egiten zidala.

Nire burua garbitu nuen eta orain beste pertsona bat naiz, oparotasuna nire bizitzaren arlo guztietan dago.

 

Eder-Araba.

Ikasturte honek nire bizitzaren norabidea zehazten lagundu zidan, berataz arduratzen ikasi nuen.

 

Lola-Madril

Gaur egun nire lanarekin kontent nago eta nire bizitza egunez egun politagoa da. Ikastaro hau gomendatzen dut biziki.

Folleto Curso Bilbao Prosperidad mayo 2019

Comments are closed.