Yoga tailerra: Hatha eta Kundalini tradizionala

On September 24, 2019

Vasudev900pxAzaroaren 3an, igandea, egun osoko tailerra eskainiko dugu Bijay Paswanek zuzendutakoa (Yogi Vasusdev, soShanti Yoga, Dharamsala, India) Hatha eta Kundalini tradizionalaren praktika lantzeko.

Matrikularen prezioa 110€koa izango da, 100€ urriaren 15 arte izena ematen dutenentzat. Informazio gehiago Satya Yoga Eskola, Karmen, 3 behea eta 650 53 55 16 telefonoan.

PROGRAMA

9:00-11:30 Kundalini Yoga y Chakra healing (Asanak, Pranayama, Mudrak, Kriya, Reiki, Mantra, Irudikatzea)

11:30-12:00 Atsedena

12:00-13:30 Yogaren filosofia & Satsang & Yoga Nidra

13:30-15:30 Bazkaria

15:30-16:30 Chakrak & Esentzia-olioak

16:30-18:00 Hatha yoga praktika arina

18:00-19:15 Suaren zeremonia garbikuntzarako, Mantrak, Musika.

19:15-19:30 Tailerraren amaiera.

BIJAY PASWAN – YOGI VASUDEV

IMG-20190912-WA0007(1)Vasudev Yoga Master (Bijay), bere irakaskuntza eta praktikak ikuspuntu holistiko, espirituala eta osasuna eskuratzekoa dauka. Ume bat zela hasi zen yogan Vasudev.

Orain dela hamarkada bat, meditazio praktika batzuk garatzen ari zela, Kundalini energiaren esnaera esperimentatu zuen eta horrek bere praktika espirituala jaso zuen; honek urte luzez mundu materiala alde batera utzi eta ashram eta urrutiko tokietan swami, guru eta monjeekin Himalaian bizitzera eraman zuen.

Duela 20 urtetik hona yoga praktikatzen eta irakasten dihardu, Yoga Kundalini tradizionala eta Hatha klasikoan bereziki zentratuta. Yogaren filosofian,  Pranayama, Kriyak, Chakrak, Vedak, Upanishad eta Tantra tradizionalean ere aditua da.

Bere yoga eskola propioa du Dharamshala eta Goan, berton eskolak, tailerrak eta irakasleentzako prestakuntza eskaintzen du. Horrez gain hainbat hilabete ematen ditu urtero munduko toki ezberdinetan ikastaroak egiten.

Comments are closed.