TAILERRA: 7 CHAKRETATIK TXANGOA
Abenduaren 28an, larunbata, Vanesa Aisa Cabrera, Yoganindra, izango dugu bisitan Satya Yoga Eskolan “7 chakretatik txangoa” tailerra eskaintzen.
Yoganindra, Sanatana Dharmako irakaslea da eta Dohan eskola (Manacor-Mallorca) zuzentzen du egun.
Saioa 10:00etatik 12:00etara luzatuko da eta parte hartzeko 20 euroko ekarpena egin beharko da, Satya Yoga Eskolako ikasleek, 15€.
Izena emateko 650 53 55 16 telefonora deitu edo Satya Yoga Eskolatik pasa, Karmen kalea, 3 behea, Laudio.