YOGA MAHA SADHANA

On December 15, 2019

Maha Sadhana berria 600px

Hilean igande bat, Javi Blancok, Daksha, Maha Sadhana saioak eskaintzen ditu Satya Yoga Eskolan. Yoga praktika trinko honek uztartzen dituen teknika ezberdinek meditaziora eramango gaituzte:

Kriya Yoga: Chakren garbikuntza eta aktibazioa.

Vinyasa Yoga: Mugimendu dinamikoen bidez elkarlotutako asanen praktica.

Yoga Nidra: Erlaxazio kontzientea.

Pranayama: Energiaren kontrola arnasketa tekniken bidez.

Suddha Raya Yoga: Meditazio transzendentala.

Saioak

Hiru hilabeteko ikastaroa hileroko saioekin:

Igandeetan 16:00etatik 19:30era, apirilaren 19an, maiatzaren 24an eta ekainaren 14an.

Ikastaro osoa: 60€ (45€ Satya Yoga Eskolako ikasleentzat)

Saio solteak: 25€ (20€ Satya Yoga Eskolako ikasleentzat)

Dakshari buruz

Daksha, Javi Blanco, Sanatana Dharmako irakaslea da eta Yogaren alor ezberdinetan ikertu du, besteak beste, Vinyasa, Iyengar, Kundalini Yoga eta Suddha Raya Yoga meditazioa.

Comments are closed.