CHAKREN GARBIKETA ETA AKTIBAZIORAKO TAILERRA

On January 1, 2020

Chakras_3_600pxUrtarrilaren 17an, ostirala, Angel Erdozainek, Garuda, Chakren garbiketa eta aktibaziorako tailerra eskainiko du Satya Yoga Eskolan 18:30etik 21:00etara. Ekintzak 25 euroko matrikula izango du, 20€ Satya Yoga Eskolako ikasleentzat.

TAILERRAREN AURKEZPENA

CHAKRAK bizi-energia gorputz osora banatzen duten energia gurpilak (guneak) dira.

CHAKRA bakoitzak energia mota bat kudeatzen du, kokapen zehatza du gorputzean eta emozio batek blokeatzen du.

Hortaz, gure nortasunaren mapa energetiko, emozionala eta psikologikoa osatzen dutela esan daiteke.

Funtsezko informazioa ematen digute eta garrantzitsua da ulertzea eta orekatzea Oparotasun material eta espiritual gehiagoko bizitza izan dezagun.

TAILER PRAKTIKOAN landuko dugu:

·CHAKREN teoria: energia mota, interpretazio praktikoa, blokeo emozionalak eta orekatzeko modua, polaritate Legearen arabera.

·7 CHAKRA nagusien garbiketa eta aktibaziorako YOGA praktika, zure bizi-energia orekatu eta aktibatu dezazun, aldi berean autoper-tzepzio eta kontzentrazio maila areagotuz (2 orduko iraupena).

YOGA: norberaren ESENTZIAREKIN bat-egite kontzientzea.

Comments are closed.