EMAKUME-ENERGIA OSATZEKO TAILERRA

On January 14, 2020

Emakume-energia_600PX

Otsailaren 1ean, ostirala, Eliezer Ruiz Maestrek, Jyoty,  Emakume-energia osatzeko tailerra eskainiko du 10:30etik 12:30era. Jyoty Satya Yoga Eskolan irakasle aritutatako da eta egun Gernikako Uniyoga zuzendaritzan parte hartzen du. Ikastaroan parte hartzeko izena eman Satya Yoga Eskolan, Karmen, 3 behea edo 650 53 55 16 telefonoan. Ekintzak 20 euroko matrikula izango du, 15 Satya Yoga Eskolako ikasleentzat.

AURKEZPENA

Emakumezkoen, ilargiaren edo Yin energiak, jariakortasuna, abstraktua, sormena, adierazpena, intuizioa edo inspirazioa irudikatzen ditu. Bizi energiaren Shakti polaritatea da eta, honekiko konexioa bizirik mantentzea zein hau Shiva gizonezko polaritate arrazionalarekin orekan mantentzea funtsezkoa da presaren gizarte honetan.

Jardunaldi honetan energia hau bideratzen duten kanalak eta meridianoak garbitzea eta emakumezkoen anatomian potentzial energetiko handien duren organoetan blokeatzen diren aintzinako memoriak garbitzea izango dugu helburua, osasun sendo bat eragiteko eta sormenerako eta sortzeko gaitasun itzelarekin zein barruko armoniatik islatzen den edertasunarekin konektatzeko.

Honetarako arnasketa teknika ezberdinak, mugimendu kontzientea eta meditazioa erabiliko dugu.

Comments are closed.