FLAUTISTA BIDAIARIA; ARIMARAKO IPUIN BAT

On March 3, 2020

La flautista viajada 600pxMartxoaren 27an, Cristina Alvarez-Gautami, izango dugu berriro gurekin “Flautista bidaiaria” ipuina eskaintzen 20:00etatik 21:15era.

Pertsona heldu eta 10 urtetik gorako umeentzako aktibitate honek arnasketa praktik eta erlajazio labur bat ere barne ditu.

Izena eman Satya Yoga Eskolan, Karmen kalea 3 behea, edo 650 535 516 telefonoan. Ekarpena: 8€ aurretik erreserbatuta, 10€ martxoaren 20tik aurrera.

AURKEZPENA

Bhanta herrixka eder batean bizi zen, baina edonola ere oso arrunta.

Bera beti desberdina sentitu zen eta aukera izan bezain pronto bidai luze batean aldendu zen, helmuga asmaezina izango zuen ibilbidean abiatuz.

Bhantak zoriontsua izatea baino ez zuen nahi, baina hori ez zen horren erraza; helburua lortzeko opariak, oztopo eta xuxurlak baliatu behar izan zituen, bere ideia eta gogoetatik ere haratago heltzeko.  Bakarrik horrela lortu zuen benetan pertsona desberdina izatea, bere ipuinean aparteko papera eskuratzea.

PRAKTIKA

Zure buruarekin gustura egoteko espazio honetan, arnasketa praktika batekin hasiko gara, munduarengadik deskonektatuz. Orduan zurekin zerikusia duen ipuin bat entzungo duzu. Kontaketa amaitutakoan, erlajazio berezi bat eskainiko dizugu.

 

Comments are closed.