FELDENKRAIS TAILERRAK

On March 3, 2020

IMG-20200216-WA0002Feldenkrais metodoko irakaslea eta Kinesiologia eta fisioterapian lizentziatua den Fernando Ariel Eizaguirreren bisita izango dugu Argentinatik, bi tailer praktiko eskaintzeko:

MARTXOAREN 29AN:

TORAXA DESBLOKEATU ETA ZABALDU FELDENKRAIS BALIATUTA

Ikasleek bizitzaren egoera ezberdinetan torax malguago eta eskuragarriago bat baliatzearen aukeren ikerketan harritzeko aukera izango dute.

Moises Feldenkraisek prestatutako eskolen bidez ikasleak toraxak mugimendu ezberdinetan eta gorputzaren atal desberdinekin harremanean dituen aukera ezberdinez jabetuko dira. Emaitza izango da torax zabalago eta prestuago bat, lepo eta sorbaldako kontrakturatatik libre, eta diafragma askatuta sentitzea.

APIRILAREN 5EAN:

MASAILA, LEPOA ETA MIHIA FELDENKRAISEKIN IKERTU

IMG-20200216-WA0001Tailerrean hirukote liluragarri honek harmonian lanean ari denean eskaini ahal digun lasaitasuna bizitzeko aukera izango dugu.

Moises Feldenkraisek prestatutako eskolen bidez ikasleek artikulazio tenporomandibularraren mugimenduak bizitzeko aukera izango dute, eta  lepoa eta mihiarekin ere duen erlazioa  esperimentatuz. Saioaren amaieran lepo, sorbalda eta masaila aldean lasaitasuna izango da nagusi.

MATRIKULA

Izena eman Satya Yoga eskolan, Karmen kalea 3 behea, edo 650 535 516 telefonoan.

Tailer bakoitzaren prezioa: 45€; 40€ aurreratuan: martxoaren 20a eta martxoaren 27a baino lehen izena emanez gero.

Tailer bietan izena emanez gero: 80€; 75€ aurreratuan, martxoaren 20a baino lehen izena emanez gero.

Comments are closed.