FELDENKRAIS KLASEAK

On March 7, 2021

Feldenkrais ostiralak8 1024px

Feldenkrais klaseak ostiralero 20:00etatik 21:00etara on-line eta aurrez aurrekoak.

Zenbait onura:

- Gorputza eta bere mugimenduak optimizatzen ditu.

- Min kronikoak gutxitzen ditu (sorbalda, lepoa, e.a.)

- Estres maila gutxitzen du.

- Edozeinek praktika dezake.

Nori zuzenduta: osasungintzako profesionalak, hezkuntzakoak, kirolariak, bestelako disziplinatako irakasleak; yoga, pilates…eta norberaren garapen pertsonal edo profesionalean interesa duen edonor.

Ekarpena: Ikasleak: 10 euro clase soltea eta 27 euro hilabete osoa.Besteak: 15 euro klase soltea, 40 hilabete osoa.

Asteroko klaseak

Ikasleak klase gidatu bat burutu ahal izan du ostiralero (edo bestela klase solteetan parte hartu) arreta bere gorputzera zuzenduz eta Moises Feldenkrais doktoreak berak diseinatutako mugimendu segida bat jarraituz.

Klasea amaitutakoan ikasleak bere mugimenduak arinagoak direla antzemango du, bai eta min kronikoak desagertzen direla, estres maila gutxitzen dela eta jarrera airosagoa eskuratzen duela.

Asteroko klaseak izanik, ostiralero klase ezberdina bideratuko da eta berton gure organismo osoa mobilizatuko da oinetatik bizkarrezur eta artikulazio handi eta txikietaraino, eta guzti hori ahalegin handirik egin gabe.

Comments are closed.