Flautista bidaiaria

On April 27, 2021

La flautista viajada_600pxMaiatzaren 22an, larunbata, 10:30etik 11:45era, “Flautista bidaiaria. Arimarako ipuin bat” aktibitatea eskainiko dugu Cristina Álvarez, Gautamiren eskutik.

Pertsona heldu eta 10 urtetik gorako umeentzako ekintza da. Arnasketa praktika eta erlajazio labur bat barne ditu.

Ekarpena: 10€ aurretik erreserbatuta, 12€ maiatzaren 17tik aurrera.

LABURPENA

Bhanta herrixka eder batean bizi zen, baina edonola ere oso arrunta.

Bera beti desberdina sentitu zen eta aukera izan bezain pronto bidai luze batean aldendu zen, helmuga asmaezina izango zuen ibilbidean abiatuz.

Bhantak zoriontsua izatea baino ez zuen nahi, baina hori ez zen horren erraza; helburua lortzeko opariak, oztopo eta xuxurlak baliatu behar izan zituen, bere ideia eta gogoetatik ere haratago heltzeko.  Bakarrik horrela lortu zuen benetan pertsona desberdina izatea, bere ipuinean aparteko papera eskuratzea.

Zure buruarekin gustura egoteko espazio honetan, arnasketa praktika batekin hasiko gara, munduarengadik deskonektatuz. Orduan zurekin zerikusia duen ipuin bat entzungo duzu. Kontaketa amaitutakoan, erlajazio berezi bat eskainiko dizugu.

Comments are closed.