YOGA ZURE HAURTXOAZ

On September 14, 2013

Yoga zure haurtxoaz bertikala 600px Astelehenero, 12:00etatik 13:30era, Yoga zure haurtxoaz aktibitatea eskaintzen dugu.

Amatasuna era kontziente eta erlaxatuan bizitzeko espazioa sortzera goaz. Inguruak inposatutako helburuetatik,  “egizu honela… honela sentitu… ez egin hau…”, aldentzen ahaleginduko gara eta emakume bakoitzak bere amatasuna esperimentatzeko dituen beharrekin benetan bat datorren esperientzia bilatzen saiatuko gara.

Eskolara zure haurtxoaz etortzea proposatzen dizugu biontzako onuragarria izango den praktika parteka dezazuen. Yogak erditu ostean fisikoki indarberritzen lagunduko dizu  bai eta oreka emozionala eta mentala elikatzeko erremintak ere luzatuko dizkizu. Haurtxoari berriz, aurrean dituen etapa ezberdinetako garapenean lagunduko dio masajeen bidez eta ekintza partekatuekin.

Yogan aritzeak gure bizitzaren etapa berri honen gozamenean lagunduko digu, norbere burua ezagutuz, erlaxatuz, arnastuz, luzamenduak eginez,… Eta beste emakumeekin esperientzia partekatzeko esparrua ere eskainiko digu.

Emakumeak eta haurtxoak proposamenaren ardatz nagusia izaki, esperientzia bikotekideen parte hartzera ere zabalik dago, etxeko guztiok esperientzia parteka dezagun.

Anima zaitez eta sortu komunikazio intimorako esparrua zure haurtxoarekin batera.

Comments are closed.