AURKEZPENA

OM SHANTI

Satya yoga eskola Laudioko erdigunean, Karmen kaleko 3. zenbakian dago. Bere xedea yoga jendearengana hurbiltzea da, ezagutzera ematea, eskolan berton, etxean zein eguneroko bizitzan pratikatu dezan.
Satya yoga eskola Sanatana Dharma elkarteko kidea da, darabilgun metodologiaren sortzaileak, Manuel Paz Macazaga, Madhava, maisuak emandako irakaspena jarraitzen duena.

HISTORIA APUR BAT
Gure jarduna 1997 urtean hasi zen Belen Etxabe, Parvatiren eskutik Latiorro auzoan zabaldu zuen eskolan. Bere gidaritzapean eskola, orduan Larra Yoga Elkartea izenarekin, Laudio inguruan yogaren zabalkundearen toki erreferentziala izan da, bai eta yoga irakasleen formakuntzarako abiapuntua ere.
2007 urtetik aurrera Itziar Etxebarriak, kamalini, eskolaren zuzendaritzan txanda hartzen du. Orduz geroztik eskolaren izena Satya yoga eskola da. Proiektuan laguntzaile, Aitor Fernandez de Pinedo, Nakula. Biak Belen Etxaberen ikasle izandakoak dira ere. Guztiek yoga irakasle formakuntza jaso dute Sanatana Dharma eskolan, Manuel Paz Macazaga, Madhava, maisuak Zestoan sortutakoa

Leave a Reply